XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ESANZAK GIZONA AZKEN EGIA!! - esan zidan borreroak (1) Borreroa, berdugo, hiltzen duena, e.a., aizkora aidean, golpea non emango erabakitzen ari zen bitartean.

Kixkur-kixkur eginda nengoen ni zokoan, tximistaren indarrez, nire burua lepotik noiz bereiztuko zain.

Egoera hura berria zen niretzat.

Ezer esan baino lehen, honela pentsatu nuen nerekiko: - HAU DA BIZI IZAN DUDAN EGOERARIK ARRARO ETA TRISTEENA.

Berdugoaren bozkariozko (2) Bozkariozko: Pozezko, alegrantzazko, e.a. lerde (3) Lerde: Baba, Eldar, e.a. espumatsua (4) Espumatsu: Apartsu, Bitztxtstsu, e.a. nabaritu nuen azkenez, bere ezpainetatik nigana zetorrela ttanttoka.

Bere begietako irri bakarra izan zen nik ikusitako azkena.

- KAKA!! - esanerazi zidan egoerak.

DZASST!! egin zuen ziztu aizkoraren zorrotzak.

Haizea ere erdibitu zuen jaisteaz.